2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

ASMAKIZUNAK

Kaixo lagunak,

gaur hasita eta abenduaren 3a bitartean EUSKARAREN

 ASTEAN murgilduko gara Ikastolan eta honen harira

 "Asmakizun lehiaketa" bat antolatu dugu.

 Aste honetan, egunero,  asmakizun erraz bat topatuko duzue gure blogean.

Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen

 gaiarekin, SUKALDARITZA.

Bederatzi asmakizun izango dira guztira.

Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue zuen izena eta gela jarrita.

Erantzunak abenduaren 2a baino lehenago bidali behar dituzue.

Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure

 blogean.

Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.

Saritxo bat ere egongo da beraientzat.

Animo eta Parte Hartu gure txapelketan!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina